02 SET. 2024 KLIK Futbolean ere «zero tolerantzia» protokoloa Endika PORTILLO FOKU Aitzindaritzat har daiteke atzo Mendizorrotzan aurkeztu zen ekimena: Hezigaitzak (Arabako Garrasiko mugimendu feministak) eta Deportivo Alavesek elkarlanean protokolo bat aurkeztu zuten, eraso sexisten zein generoagatiko erasoen aurkakoa. «Zero tolerantzia» irizpidea beren egin dute. Protokoloak, besteak beste, Mendizorrotzan puntu moreak jartzea dakar. Erasoa jasan duen pertsona lagunduta egongo da gertatutakoa bertara bideratu aurretik. Puntu morean egoera baloratuko da eta protokoloaren aktibazioa abiatuko da.