09 SET. 2024 KLIK Los Angelesera begira dira dagoeneko Francois-Xavier MARIT AFP Urteetako lan eta ilusioak azkeneraino zukututa, Parisko Joko Paralinpikoek ere egin dute berea, eta atzo azkeneko finalak jokatuta, euren nahiak ase ez dituzten kirolariak, eta baita arrakastaren gozoa bizi eta errepikatu nahi dutenak ere, Los Angelesera begira daude dagoeneko. Euskal kirolariek ere denetariko emaitzak izan dituzte. Denera 22 izan dira Parisen, 11 kirol desberdinetan aritu direnak, eta azkenerako zortzi domina ekarri dituzte, bi urre, lau zilar eta beste bi brontze. Bejondeiela parte hartzaile guzti-guztiei.