17 SET. 2024 BEGIRADA Herri ekimen legegilea, pentsio duinen alde Gotzon ARANBURU FOKU Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegile bat bultzatuko duela iragarri du. Helburua: Gasteizko Parlamentuak gutxieneko pentsioak Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata berdindu arte osatzeko araudi propioa eztabaidatu eta onartzea. Donostiako Alderdi Ederreko Pentsiodunen Elkarteak ekimen honen berri eman zuen atzo udaletxe aurrean egindako agerraldian, eta, horrekin, udako etenaldiaren ostean mobilizazio aldi berriari ekin dio. Oraindik badaukate-eta zeren alde borrokatu.