GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Ekialdean ere badira ilunabarreko cowboy-ak


Mendebalde Urrun edo Far West-i buruzko zenbat eta zenbat filmetan ikusi dugu halakorik? Ezin konta. Baita iragarkietan, karteletan eta abarretan ere. Garunean ondo iltzatutako iruditeriaren parte da cowboya zaldi gainean, urruntzen edo hurbiltzen, ilunabarreko tapiz gorrixkan silueta ederra marrazten duela. Bada, argazkikoa ere urrunekoa da guretzat, baina kasu honetan Ekialdekoa: zalduna Chifeng-eko -Txinako Herri Errepublikako eskualde autonomo Barne Mongolian- ibai bat zeharkatzen ageri da, abere batzuk lekualdatzeko lanean.