11 OCT. 2024 BEGIRADA Buru osasunaren gaia, gero eta ikusgarriago Gorka RUBIO FOKU Atzo Buru Osasunaren Nazioarteko Eguna ospatu zen, buruko gaitzak hartzen ari diren hedadura ikusita, ziurrenik garrantzi eta ikusgarritasun gero eta handiagoa edukiko duen eguna. Azken urteotan gaia tabu izaera galtzen joan da, baina asko dago egiteko, ezezagutza eta aurreiritziak gainditu eta buruko osasunaren inguruan kontzientzia sortze bidean. Irudian, Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira, Why Not Fundazioak antolatutako ekitaldia, Donostiako Bulebarrean.