Gorka RUBIO FOKU
BEGIRADA

Donostiako udal gobernuaren arduragabekeria

Ostalariek udal lizentziarik gabeko obrak egiten zituztela salatu zuen Parte Zaharrean Bizi elkarteak Arartekoan. Donostiako Udalak argudiatu zuen, Monumentu Eremua denez, lan hori Aldundiari zegokiola. Duela hilabete, Arartekoak arrazoia eman zien bizilagunei, eta Udalari eskatu zion bere eskumenak erabil zitzala «hirigintzaren legezkotasuna berrezartzeko». Atzo EH Bilduk gaitzetsi zuen udal gobernuak arazoari heldu gabe segitzen duela, bertako zerbitzu juridikoen txosten baten gomendioari jaramonik egin gabe.