GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Alokairuaren hazkundeak ez du etenik


Idealista higiezinen webguneak zabaldutako datuen arabera, alokairuaren prezioa duela urtebete baino %7,6 garestiagoa izan zen urrian EAEn. Nafarroan igoera parekoa izan zen eta %6,4ra iritsi zen. Alokairurako metro koadroaren batez besteko prezio merkeena Nafarroakoa da, 10,3 eurokoa, eta Gipuzkoakoa garestiena, 16 eurokoa. Alokairuaren prezioaren hazkundeak bikoiztu egin du bizitzaren kostuaren igoera. Neurri zorrotzak hartzea premiazkoa da, herritarren etxebizitza eskubidea bermatu ahal izateko.