08 NOV. 2024 BEGIRADA XXI. mendeko kolaborazionismoa Franck FIFE AFP Aurreko asteartean, PSG-Athletico Madril futbol partidan, talde paristarraren zaleek “Free Palestine” zioen tifo erraldoia atera zuten. UEFAk PSG zigortzea baztertu du, ez baitu pentsatzen «mezu probokatzailea edo iraingarria» denik. Kontrako iritzia erakutsi du Bruno Retailleau Barne ministroak: Frantziar Futbol Federazioko presidentea eta PSGko zuzendari orokorra bilera batera deitu ditu azalpenak eskatzeko eta zigorrekin mehatxatu ditu. Lotsarik gabe, frantziar Gobernuak genozidio sionista babesten jarraitzen du.