GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Bularreko minbizia ikusgai, Donostian


Milaka lagun jantzi ziren atzo Donostian arrosaz Katxalinen hamargarren Elkartasun Martxan, bularreko minbizia edo minbizia ginekologikoa ikusgai egin eta kirola eta bizimodu osasuntsua prebentzio faktore gisa aldarrikatzeko. Lau kilometro eta erdiko ibilbidea egin zuten, jai giroan, eta ez ziren falta izan erakundeetako ordezkariak. Bildutako dirua ikerketara bideratuko dute, Biogipuzkoa Institutura zehazki. Katxalin elkarteak emandako datuen arabera, 4.984 bularreko minbizi kasu diagnostikatu dituzte azken urtean EAEn.