18 NOV. 2024 BEGIRADA Klimaren ekuazioan kalteak zenbatu behar dira Jaizki FONTANEDA FOKU Aldaketaldia eta Klimaren Aldeko Aliantza elkarteek elkarretaratzea egin zuten atzo Bilbon. Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendia klima aldaketaren eta agintarien utzikeriaren ondorio dela salatu zuten, eta klima aldaketaren aurkako neurri eraginkorrak eskatu zituzten. Izan ere, Bakun egiten ari den COP goi-bilera erakusten ari da munduko liderrek ez dutela borondate politikorik erregai fosilen erabilera nabarmen gutxitzeko. Oraindik interes ekonomikoak lehenesten dira, eragiten dituzten kalteak ahaztuz.