30 NOV. 2024 BEGIRADA Emakumeen ekimen legegilea pentsio duin baten alde EHko PENTSIODUNEN MUGIMENDUA Otxarkoagan atzo Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen IV. Asanblada ospatu zen. Pentsiodunen Mugimenduak aurkeztu duen Herri Ekimen Legegilea (HEL) aztertu zuten. Pentsioak osatzeko euskal sistema ezartzea du helburutzat. Horrela, legez gutxieneko pentsioa Lanbide arteko Gutxieneko Soldatarekin parekatuko da. Aldaketa horrek 100.000 emakume pentsiodunen ia 66.000ri mesede egingo lieke. Horregatik, HEL hori sinadura bidez babes dezaten dei egin zieten emakumeei.