Jon GARMENDIA
‘Txuriya’

Ilunaldia

Durangoko Liburu Ferian hitzen magia eta kulturaren iraultza ikusgarria izan dugu. Irakurle, idazle eta kulturzaleak bildu ditu, eta egonaldia ahots eta irudimenaren festa bihurtu da. Herriaren plazak, jendez gainezka, liburu usain goxoarekin bete ziren. Hainbat idazle ezagun eta hasiberri euren lanak aurkezten; irakurleek, berriz, berba egiteko aukera izan zuten, galderak egiteko eta istorioak partekatzeko. Hitzaldietan eta mahai-inguruen giroan, literaturaren indarra eta sortzaileekiko hurbiltasuna nabarmendu ziren. Durangoko Ferian, ez zen soilik liburuen salmenta, kultura bizitzeko aukera ere izan zen. Feria honek kulturaren berreskurapena ekarri du, eta irakurketaren garrantzia azpimarratu. Gure identitatearen parte den euskal literatura, eta horren bidez, gure historia eta baloreak ezagutaraztea ezinbestekoa da.

Agian konturatu zara goiko lerrokada ez dudala nik idatzi. ChatGPT instalatu dut telefonoan, eta nire estiloan Durangoko azokari buruz idazteko eskatu diot. Umorez hartu dut azken esaldi hau: «Jon Garmendia ‘Txuria’ bezalako idazleen estiloan, esango nuke feria honek gure kultura eta identitatearen sustraiak indartzen lagundu duela». Baina ikaragarria iruditzen zait adimen artifizialak dakarrena. Urte ilunak datoz literaturarentzat.