NAFARROAKO GOBERNUA

2025AREN LEHEN MINUTUETAN MUNDURATU DIRA

2025ean Euskal Herrian jaiotako lehen haurra, Eider, kanpaiak jo eta 7 minutura munduratu zen, Baionako Ospitalean. Gutxira, 00.18an, Angelica Sofia jaio zen Donostian, 3,480 kilo pisatzen duen haur txikia. Hirugarren umea, apur bat beranduago, 00.55ean, jaio zen, Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia). Irudikoa, ordea, Abidin da, Nafarroan urte berri honetan jaio den lehenengo haurra. Iruñeko Unibertsitate Ospitalean jaio zen, 02.32an.