Bost euskaldun, nazioarteko zirkuituko Top 10ean
Mendi lasterketen lehien denboraldia pixkanaka forma hartzen ari da. Joan den asteburuan, besteak beste, bi hitzordu ofizial jokatu ziren. Lehenengoa, International Skyrunning Federation (ISF) erakundeak antolatutako Acantilados del Norte. Eta bigarrena, Nafarroako Txapelketa.
Nazioarteko izaera duen proba hori Skyrunner World Series-eko lehena izan da; alegia, erregulartasunaren zirkuituko aurreneko etapa. Urtero bezala, hainbat euskal ordezkarik parte hartu zuten, eta, oro har, saio bikainak egin zituzten. Mutilen eta nesken kategoriei begiratuta, bost korrikalari lehenengo hamarren artean sailkatu ziren: Oihana Kortazar, Lide Urrestarazu, Naiara Irigoyen, Aitor Ajuria eta Aitor Blanco.
La Palmako Acantilados del Norte lasterketak 29 kilometro eta 2.000 metroko desnibel positiboa du. Ibilbide malkartsu eta ederra da. Erregulartasuneko zirkuituaren lehendabiziko hitzordu horretara oso-oso sasoiko heldu ziren lasterkariak. Irabazleek errekorrak gainditzeaz gain, beste zortzi korrikalari aurreko denbora onenen behetik egon ziren.
Hala, Kortazarrek hirugarren postua lortu zuen (3:07:57), Urrestarazu laugarren postuan sailkatu zen (3:08:15) eta Irigoyen, berriz, bosgarrenean (3:08:27). Mutiletan, Ajuriak zortzigarren postua eskuratu zuen, eta Blancok, hamargarrena.
Bestalde, Jurramendi 360 lasterketak Nafarroako Txapelketa jaso zuen, eta horko horretan Xabier Maciasek eta Ainara Alcuazek irabazi zuten.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

«Nik uste luzerako izango dugula Herri Musikaren Txokoa»

Sindicatos y Educación apuraban la negociación para evitar la huelga
Una acción inaplazable
