Maialen ANDRES FOKU
KLIK

Juan Mari Beltran, «txikitik unibertsalera»

Eusko Ikaskuntzak 2024ko Manuel Lekuona saria eman zion Juan Mari Beltran musika interprete, ikertzaile, sustatzaile eta irakasle donostiarrari atzo Oiartzunen egin zuten ekitaldian, musika ondare tradizionala berreskuratu, babestu eta transmititzen egindako lanarengatik. Beltranek, «txikitik unibertsalera» joanda, instrumentu familia desberdinak Europako ingurune kulturalean barneratzen eta kokatzen lagundu duela adierazi zuten, baita «ondareari abangoardiako itxura ematen asmatu» duela eta «prestigio gabeko musika tresnei merezi duten errekonozimendua» eman diela azpimarratu ere.