Esker ona
Gurnah Abdulrazaken “Afterlives” (Hil ondoko bizitzak, 2021) nobelan bere manera adeitsuengatik ezaguna den Ilyas gazteak herrikideen harridura pizten du alemaniarren aldeko hitz sutsuez. XIX. mende amaieran gaude eta alemaniarrek indarrez ordezkatu dituzte britaniarrak Afrikako ekialdean, egun Tanzania den alderdian. Ilyasek kolonizatzaileei dien begikotasunak badu azalpenik. Umetan lan egiten zuen kafe plantazioko ugazabak, alemaniarra berau, begiko hartu eta bere herrikideek eraiki eta zuzenduriko misio eskolara bidali zuen ikastera. Bertan alemana ikasi ez ezik puntako heziketa jaso zuelako esker oneko da Ilyas; herrikideentzat, alemaniarrek burmuina garbitu zioten. Lehen Mundu Gerra piztear dela Ilyasek bat egin zuen Schutztruppekin, soldadu afrikarrek osaturiko tropa eta Alemaniako inperioaren izenean herrikide afrikarrak krudeltasunez jazartzeagatik ezagunak. Armadan izena ematearekin batera, Ilyasi arrastoa galdu zion arreba txiki Afiyak, eta harekin batera irakurleak ere bai. Hamarkada batzuk igarota, artean Afiya emakume heldua dela, bere senar eta askari ohi Hamzak Ilyasen nondik norakoen berri jasotzen du. Pobre, umiliatuta eta baztertuta hil zen Ilyas, non eta Alemanian, Afrikan bere odolarekin babestu zuen herrialdean.

Telleria, un pueblo burgalés que quiere ser vasco... o suizo

Como rimaba Machado: Esteban ha sido el elegido y nadie sabe por qué ha sido

«La Justicia nunca ha investigado nada, siempre se ha puesto de perfil»

IRUÑA-VELEIA AUZIA «BEHIN BETIKO» ARGITZEAREN ALDE
