Bilbo

Asteazkenean izandako lapurretaren egilea atxilotu dute, mozkorturik zegoela

Ertzaintzaren agenteek 58 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bilbon, asteazken arratsaldean Askao kaleko Kutxabank erakundearen sukurtsal batean izandako lapurretaren egilea delakoan. Goizaldeko 02.30 jotzear zirela, Ertzaintzak Bilboko Gorteak kaleko etxe bateko bizilagunen abisua jaso zuen. Abisuak zioenez, pertsona bat enbarazu egiten ari zen, atariko tinbre guztiak jo eta jo ari baitzen etengabe. Ertzaintzaren patruila bat bertaratu da eta 55 eta 60 urte arteko gizon bat aurkitu du, mozkortuta. Jokabidearen zergatiaz galdetuta, gizonezkoak esan die ostatu hartuta zegoen pentsioko atea zabaltzea nahi zuela. Alabaina, agenteak ohartu dira pertsona hori bat zetorrela asteazkenean izandako lapurretaren susmagarriaren deskribapenarekin. Atxilotu egin dute, indarkeriaz eta larderiaz eginiko lapurreta delitu bat egotzita.