Idi-probak
Ikusmin ikaragarria piztu du Azkoitian jokatuko den apustuak
Elurrak galarazten ez baldin badu bihar 18.00etan Azkoitian jokatuko den idi-proba apustuak ikusmin ikaragarria piztu du. Bertan, Roman Elosegiren eta Egoitz Aurtenetxeren uztarriak lehiatuko dira nor baino nor.
Idiek, gainera, aspaldian erabili gabeko harri handia erabiliko dute, eta Aurtenetxeren uztarria izango da lanean hasten lehena, eta hark ordu erdiko saioa amaitutakoan, sartuko dira plazara Elosegiren idiak.
Azken honek idiak etxean jaiotakoak ditu, eta hantxe hazi eta hezitakoak. Azkenaldian maila handia ematen ari dira, eta berak ere jarraitzaile asko eramango ditu Azkoitiko probalekura.
Temas del día
Nueva interpretación de la Mano de Irulegi, que por fin se puede visitar
Temas del día
El no del PNV al gravamen energético hace perder 67 millones al presupuesto de la CAV
Euskal Herria
Euskararen kontrako bi eraso berri; bata Gipuzkoan eta bestea EAEko udaletan
Temas del día
«Levantarse del sofá y liderar el país exige mucho más que retórica»
Opinión