04 MAR. 2015 Hilberria Joshua A. Fishman hizkuntzalaria hil da Martxoaren 1ean, Joshua Fishman hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil zen, 89 urte zituela. Hiztun-elkarte ahul edo txikien egoera aztertu zuen mundu osoan. Hizkuntza horietako bat euskara izan zen: horrela, Euskal Herriarekin hainbat harreman izan zituen. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen 2010ean.