Idoia ERASO
BAIONA

Aldaketa eta zalantza artean abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian

Ipar Euskal Herriko ikasleek astelehenean hasi zituzten klaseak, Lehen Hezkuntzan 17.000 ikasle dira aurten eta %40 inguruk euskaraz egingo du sail elebidunean edo ikastoletan. Emmanuel Macronen gobernuak hartutako erabakiek markatu dute ikasturte hasiera: eskola erritmoen erreformak eta kontratu lagunduen murrizketak zalantza asko sortu dituzte hezkuntza zentroetan. Baionako auzapezak hezkuntzari loturiko lan ildoak azaldu zituen atzo.

Eskola erritmoen gaia izan da ikasturte hasierako protagonistetako bat. 2013. urtean François Hollanderen gobernuarekin lau eguneko eskola astea lau egun eta erdiko bihurtu zen, eta hori plantan ezartzeko hezkuntza zentroek eta herriko etxeek egituraketa lan handia egin behar izan zuten. Macron boterera heltzean, hori aldatu eta lehengo ordutegira itzultzeko parada eman du. Ipar Euskal Herriko herrien %20k hori egin dute.

Bestalde, Gobernuak kontratu lagunduen kopurua anitz murriztu du, eta horren ondorioz eskoletan elbarritasunen bat duten haurrekin ari diren laguntzaile askok aurreko astean kontratua ez zitzaiela berrituko jakin zuten. Akademia Nazionaletik arazo hori konpontzeko langileei beste lan proposamen batzuk egingo zaizkiela baieztatu du, baina egoera oraindik zehazteke dago zentro askotan.

Zeresana eman duen Macronen beste erreforma bat ebaluazioari dagokio; izan ere, 2021erako baxoa azterketaren ebaluazio sistema aldatzea erabaki du, besteak beste.

Urtero bezala, hainbat eskolatan protesta egin dute irakasle lanpostu kopuruak ez direlako eskatutakoetara egokitu. Angeluko Jean-Jaures eskolan esaterako, gurasoek elkarretaratzea egin zuten atzo bi lanpostu erdien desagerpenaren arriskua salatzeko. Ikasleen kopuru zehatzak kontuan harturik, lanpostuen azken banaketa gaur ezagutaraziko dute.

Baiona

Atzo Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezak hiriko eskoletako bisita egin zuen, Herriko Etxeak hezkuntzari dagozkion politikak aurkezteko. Lau egun eta erdiko erritmoa ezartzeko Udalak urte hauetan egindako lana nabarmendu zuen, eta lau egunetara pasatzeko eragile ezberdinekin «kontzertazioa» egingo dutela nabarmendu.

Bestalde, pozik agertu da Arenes auzoko eskola publikoa eredu elebidunera pasatu delako. Gogora ekarri zuen duela hamabost urte, zinegotzi zelarik, helburu horrekin bertan egin zuen bitartekaritza lana, baina ez zela gauzatu irakasleen kontrakotasunagatik.

 

En Nafarroa ya han empezado el curso, también en la NUP

El inicio oficial del curso escolar en Nafarroa fue el lunes, aunque el regreso de los alumnos a las aulas se ha repartido durante tres días, desde el lunes hasta hoy. En total, 107.000 niñas y jóvenes estudiarán Primaria y Secundaria. Para 6.100 pequeños de tres años serán los primeros días de cole.

Los estudiantes de la Universidad Pública de Nafarroa (NUP) han arrancado este curso antes que nunca, debido a que deberán realizar los exámenes antes de Navidades. En la NUP se han matriculado 7.000 jóvenes, mientras que en la Universidad Privada lo han hecho 8.000.

En lo que se refiere a los modelos lingüísticos, Erriberri, Antzin y Allo se suman a los municipios que ofrecen las clases íntegramente en euskara (modelo D). Por otra parte, el Programa de Aprendizaje en Inglés (PAI) se pondrá en marcha en seis centros más.

En Araba, Bizkaia y Gipuzkoa todos los alumnos de Primaria, Secundaria, Bachillerato y FP comenzarán el nuevo curso el mismo día, mañana.GARA