28 JUN. 2019 BEGIRADA Gidatzeko baimena benetan «garestia» denean Diruz ez dela merkea? Ez, baina benetan garesti Saudi Arabiako emakumeei atera zaie gidatzeko baimena edukitzea: iaz arte gizonezko baten oniritzia behar zuten, bai ala bai; debekua altxatzearekin batera, ordea, andrazkoak ezkontza-kontratuetan gidatzeko eskubidea sartzen hasi dira. Paradoxa da, gero; batik bat, eskubide horren alde borrokatu ziren aurreneko ekintzaileak kartzelatik pasatu zirelako.