GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Mapamundi biribilen baliagarritasuna


Egungo garai nahasi hauetan edozer da posible, baita Lurra laua dela sinesten duten pertsona kopurua haztea ere. Magallanesen eta Elkanoren espedizioak sinesmen hori baztertzea lagundu zuen. Bihar beteko dira 500 urte mundua zeharkatu zuen espedizio hura Sevillatik abiatu zenetik. Baina gauzak zer diren, eskuz eginiko mapamundi biribilek, xarma izateaz gain, beharrezko izaten jarraitzen dute.