Alemanian ultraeskuindarrek egunero zazpi eraso egin zituzten 2023an
Iaz Alemanian 3.384 pertsona zuzenean kaltetu zituzten 2.589 eraso arrazista, antisemita edo eskuin muturrekoek. Hau da, egunero, batez beste, zazpi eraso izan ziren eta erasotako bederatzi pertsona. Bestetik, gaur hasita , Gobernua boteretik kentzeko eskuin muturraren konplot baten ustezko buruak epaituko dituzte Frankfurten.
Batez beste, 2023ko egun bakoitzean bederatzi pertsonak pairatu zuten indarkeria ultraeskuindar, arrazista edo antisemita Alemaniako 16 estatu federatuetako hamaikatan. Hori dio horrelako erasoen biktimentzako aholku-zentroen elkarteak atzo aurkeztutako urteroko txostenak. «Balantze kezkagarria» ondorioztatu du.
Horrela, 3.384 pertsona zuzenean kaltetu zituzten 2.589 eraso arrazista, antisemita edo eskuin muturrekoek Alemaniako ekialdean (Mecklenburgo-Antepomerania, Brandeburgo, Berlin, Saxonia, Saxonia-Anhalt eta Turingia) eta Bavarian.
Erasoak %20 baino gehiago ugaritu ziren aurreko urtearekin alderatuta, eta hori «garapen oso larria da, mehatxu-egoera zenbat areagotu den erakusten baitu, bereziki talde kalteberentzat», adierazi zien hedabideei Judith Porathek, Indarkeria Ultraeskuindar, Arrazista eta Antisemitaren Biktimentzako Aholkularitza Zentroen Elkarteko (VBRG) zuzendaritza-batzordeko eta Brandeburgoko Biktimen Ikuspegia elkarteko zuzendariak.
Horretaz gain, eraso guztien artean, bi hilketa delitu eta 18 erailketa-saiakera agertzen dira. «Antisemitismoaren, arrazakeriaren eta narratiba konspiratiboen normalizazioak ere erakusten du erregistratutako mehatxu eta hertsapenak heren bat baino gehiago hazi direla, 1.022 kasuraino», azaldu zuen.
Azpimarra jarri zion «erasotako 585 haur eta neraberen kopuru kezkagarriari», eta nabarmendu zuen talde horretan, adinagatik babes handia behar dutenez, indarkeriak eta marjinazioarekin lotutako esperientziek gerora ondorio oso larriak izan ditzaketela gaztetxoon garapenean.
ARRAZISMOA, OHIKOENA
Gertatutako delituen tipologia kezkagarria dela esan zuen: horrela, 1.402 kasurekin, eraso fisikoak dira ugarienak, %12,4 igo baitziren -2022an 1.247 izan ziren- eta erregistratutako eraso guztien erdiak baino gehiago izan ziren.
Motibazio arrazista zuten erasoak %33 ugaritu ziren, eta delituen arrazoi ohikoena izan zen: 1.446 kasu erregistratu ziren; 2022an, aldiz, 1.088.
Txostenak azpimarratzen du, halaber, motibazio antisemitek eragindako erasoek heren bat gora egin dutela, 2022ko 201 kasuetatik 2023ko 318ra. Arrazoi antisemitek eragindako eraso fisikoak hirukoiztu egin ziren, 2022ko 21etik 2023ko 71ra, eta arrazoi horrekin lotutako mehatxuak eta hertsapenak ia bikoiztu egin ziren, 121etik 211ra.
Eskuin muturreko erasoak antzeko kopuruetan mantendu dira: 2023an 315 kasu izan ziren, eta urtebete lehenago, berriz, 387. «Indarkeria ultraeskuindar, arrazista eta antisemitaren dimentsio kezkagarriak agerian uzten du zein mehatxatuta dagoen demokrazia», esan zuen Buchenwald eta Mittelbau-Dora kontzentrazio-esparru nazien oroitzapen-zentroetako zuzendari Jens-Christian Wagnerrek.
Juicio por «complot golpista» contra ultraderechistas
Los supuestos responsables de un grupo de extrema derecha están acusados de conspirar para derrocar al Gobierno alemán. El juicio, que comenzó ayer en medio de un gran interés mediático y político, implica a 26 sospechosos y 260 testigos.
En el banquillo de los acusados del Tribunal de Fráncfort se sentarán el príncipe Enrique XIII, aristócrata y agente inmobiliario, y su pareja rusa. El resto de sospechosos son miembros del movimiento 'Reichsbürger' -ciudadanos del Reich-.
Se les acusa de conspirar para restaurar el Imperio alemán e instaurar a Enrique XIII como emperador, buscando «la abolición del orden estatal existente por la fuerza». Según los fiscales, el grupo pretendía atacar el Parlamento de Berlín con la fuerza armada, detener a los legisladores y mostrar al canciller Olaf Scholz encadenado en la televisión alemana. GARA