GAUR8

Tolosa Goxua etxetik gozatzeko proposamen berriekin heldu da

Gozozale askorentzat erreferentea den Tolosa Goxua azokak aurten ez du ohiko formatua izango covid-19a dela-eta, baina deialdia etxetik jarraitzeko aukerak egongo dira, baita sariak ere: bost tarta, Tximista pastelak...

Tolosako teilak (Rafa Gorrotxategi)
Tolosako teilak (Rafa Gorrotxategi)

Ohiko Tolosa Goxua azoka ezagunak ezin izango da kalean egon eta bertako gozozaleek ezin izango dituzte gozogileen lanak tokian dastatu, baina Tolosa Goxuak etxeetara heltzeko beste bide batzuk aurkitu ditu.

«Covid-19a dela-eta, osasun-neurri eta gomendioak jarraituta jende pilaketak ekiditearren» ez da aurreko urteetan bezala geingo, baina ospatu, ospatuko da, iragarri dutenez. Izan ere, «gozogileek egiten duten lanaren eta herriaren bizian duten garrantziaren aitortza gisa, etxetik beste modu batera bizitzeko hiru egitasmo jarri du martxan Udalak herriko bost gozogile artisauekin –Eceiza, Gozona, Gorosti, Rafa Gorrotxategi eta Saizar– elkarlanean», iragarri dute.

Gazteak, gozogintzan

«Etorkizuneko gozogileak topatzeko helburuarekin haurrentzako gozogintza lehiaketa» izango da, 12 urte arteko umeentzat.Gozogile bakoitzak errezeta baten prestaketa azaltzen duen bideo bana grabatu dute. Behin prestau ondoren, argazki bat bidali behar dute parte hartzaileek 669 629 945 telefonora Whatsapp bidez. Bidalzteko epea urriaren 31era artekoa da, eta errezeta bakoitzeko irabazle bana izendatuko dutela argitu dute.

Bestalde, Tolosa Turismoaren sare soziletako profiletan tarta bana zozkatuko da. Azaldu dutenez, bertan emango dituzte parte hartzeko argibideak.

Horrekin batera, eta «tokian kontsumitzeak duen garrantziaz jabetzeko eta bertako kontsumoa sustatzeko», Tolosako gozotegiek kontsumizioarekin pastelak banatuko dituzte euren establezimenduetan, ekarpen gisa.