GAUR8

Abian da Irteera Zero, «Bilboko bihotza aktibatzeko» jarduera interaktiboa

«2021 Bilbao Aurrera» planaren barruan, Irteera Zero izeneko ekimen interaktiboa jarri da abian Bizkaiko hiribiruan. Familia giroan edo lagun taldean gozatzeko pentsatuta, hiriko hainbat eraikin eta leku dira protagonistak fitxa eta kodeen joko honetan.

Amagiltza, erronkaren helmugara heltzeko pertsonaia. (Irteera Zero)
Amagiltza, erronkaren helmugara heltzeko pertsonaia. (Irteera Zero)

Irteera Zero familia giroan zein lagun taldean gozatzeko jarduera interaktiboa joko bat da, «hirietako lokalizazio ezberdinak bisitatu eta disfrutatzeko». Kasu honetan, Bilboko hiria da protagonista nagusia, eta zenbait leku fisiko bisitatu behar dira aurrera egiteko kodeak lortzeko.

Mama Crea eta The Roomhunter konpainiek antolatuta, parte hartzaileek zazpi egun natural izango dituzte «ibilbide jakin baten zehar pistak asmatu eta beharrezko lau kodeak eskuratzeko. Azken helmuga, Bilboko Erligio-Arte Museoan izango da, eta bertan saio antzeztua edota eskape-room bat ikusteko aukera izango da.

Fitxak, 12ra arte

Ekimena Udalak bultzatzen duen “2021 Bilbao Aurrera Planaren” barruan dago. Jokoan parte hartzeko, erabiliko diren fitxak eskuratu behar dira, hilaren 12ra arte, Erlijio-Arte Museoan; eta escape room-a edo saio antzeztua azaroaren 12tik abenduaren 3ra ikus daiteke.

Azken saio horretaz, zehaztu dute euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dela, eta Myriam K Martxante izango dela «Amagiltza zaindaria gorpuztuko» duen aktorea. Hori izango da «Bilboko bihotza aktibatzen» lagunduko duen pertsonaia.

Doako sarrera du jokoak, eta argibide guztiak eskuragarri jarri ditu bere webgunean. Bertan, jarraibideen ondoan zalantzak argitzeko zuzeneko ataria ere aktibatu dute.