Gaur X urte

Facebook, unibertsitatetik mundura zabaldutako liburua

2004ko otsailaren 4ean sortu zuen Facebook sare soziala Amerikako Harvard unibertsitateko ikasle batek. Hasieran unibertsitate barneko komunitate bat sortzeko helburua bazuen ere, egun munduko beste puntako lagun batekin harremantzeko ere erabili daiteke.

Facebook sare sozialeko irudia, Meta plataformsen logoarekin bat
Facebook sare sozialeko irudia, Meta plataformsen logoarekin bat (LIONEL BONAVENTURE | Getty images)

Gaur 19 urte sortu zen egun F hizkiarekin eta kolore urdinarekin lotzen dugun Facebook sare sozial ezaguna. Edonoren mugikorrean aurkitu dezakegu. Mark Zuckerberg Harvard unibertsitateko ikaslea zen garai hartan, eta helburu batekin sortu zuen Facebook: webgunean oinarritutako komunitatea sortzea. Unibertsitate barneko sare sozial bat izateko asmoarekin abiatu zen, eta egun mundu osoan hedatuta dago.

Pixkanaka zabaltzen joan den sare soziala izan da, zabaltzen eta handitzen. Negozio eredu berri baten hastapena izango zela pentsatzen zuten askok, baina uste baino okerrago atera zen negozio hura, izan ere iragarkiek uste baino diru gutxiago ematen zuten.

Jatorrizko bertsioa ingelesezkoa zen, baina sortu eta lau urtera, 2008an hizkuntza gehiagotara zabaltzen hasi zen, herritarren lan bolondresari esker. Alemanierazko, gaztelerazko eta frantsesezko zerbitzuak ematen hasi ziren 2008an; 2010ean, aldiz, euskarazko bertsioa jarri zen martxan.

Hizkuntzen aukerak zabaltzearekin bat, eskaintzen duen zerbitzua ere zabaltzen joan da Facebook: lagunen zerrenda, txata, talde zein orrialdeak, profiletako hormak, argazkiak eta jokuak ere gehitu baizaizkio aplikazioari. Zenbait polemiken iturri ere izan da, azken urteetan batez ere hiru nabarmendu dira: zentsura (giza biluztasunarena bereziki), langileen lan baldintzak eta erabiltzaileen datuen erabilpena.

Gaur egun Meta Platforms da kudeatzailea eta jabea, Amerikako Estatu Batuetako multinazionala, teknologiaren alorrean batik bat. Orrialdea handitu bada ere, sortzailea izan zen Zuckerbergek zuzendaritza taldean jarraitzen du. Gainera, empresa bera handitzen joan da azken urteetan, 2012an Instagram erosi baitzuen, eta 2014ean WhatsApp; munduan gehien erabiltzen diren sare sozial eta aplikazioak enpresa beraren eske daude.