GAUR8
Gaur X urte

Bob Marley jaio zen, eta berarekin batera mugimendu rastafari indartsu bat

1945ean jaio zen Jamaikan Bob Marley musikaria, rastafari mugimenduko ezagunena dela esan daiteke. 36 urterekin hil bazen ere, bere kantuak orandik bizirik daudela nabarmena da.

Bob Marley kantuan
Bob Marley kantuan (Guetty images)

Gaur 78 urte jaio zen Nine Miles herrian, Jamaika iparraldeko herrixka batean Robert Nesta Markey, egun Bob Marley izenarekin ezagunagoa dena. Jamaikar kantari eta konpositorea izan da, rastafari mugimenduan erreferentea, eta iraultza politiko zein espirituala aldarrikatu izan duena.

‘I shot the Sheriff’, ‘No woman, no Cry’, ‘Could you be loved’, ‘Stir it up’, ‘Jamming’, ‘Redemption Song’ eta ‘One Love’ izan dira bere kantu ezagunenetarikoak. Kaleratu zituen egunetik hasi, eta oraindik ere entzuten diren kantuak dira. Gehien saldutako reggae albuma bera hil eta hiru urtera argitaratutakoa da. Ameriketako Estatu Batuetan platino diskoa hamar aldiz irabazi zuen eta mundu guztian 20 milioi kopia saldu ziren.

Bizitza laburra izan zuen Marleyk, baina esanguratsua. Amarekin batera bizi izan zen munduko txoko ezberdinetan eta Kingstonen soldatzaile modura lan egiten zebilela sortu zuen lehen musika taldea. ‘The Rubeboys’, 1966tik aurrera ‘The Wailing Wailers’ izena hartu zuten. Urte gutxira, ordea, taldea desegin zen eta Marcia Griffitsh bere emazte berriak eta Judy Mowattek ordezkatu zituzten beste taldekideak, ‘Bob Marley & The Wailers’ izena hartu zuten 1975ean.

1981ko maiatzean hil zen, 36 urte zituela, minbiziaren ondorioz. 1978an diagnostikatu zioten minbizia, eta medikuek oina mozteko gomendatu bazioten ere, ukatu egin zuen bere ideia rastafarien ondorioz.