GAUR8
Gaur X urte

Independentziaren aldeko erreferendumean baiezkoa bozkatu zuten Lituanian

1991eko otsailaren 9an egin zen independentziaren aldeko erreferenduma Lituanian. %93aren baiezko botoekin lortu zuen herrialdeak berriro ere independentzia, hilabete eskas lehenago izandako sobietarren mehatxuen aurrean.

Lituaniako independentzia agiria
Lituaniako independentzia agiria (Wikipedia)

Gaur 32 urte egin zen independentziaren aldeko erreferenduma Liltuanian, eta baiezkoa bozkatu zuten herritarrek. Lituaniak independentzia nahia urte luzez izan du, esku artean ere izan du herrialdeak independentzia. Izan ere, Lehenengo Mundu Gerraren ondotik independentea izan baitzen. Baina hainbat gertakari eta gorabehera tarteko, gazi-gozoa izan da herrialdearen eta independentzia gosearen arteko harremana.

Otsailaren 9an egin zen erreferenduma Lituaniako sobietar errepublika sozialistan. 1990eko martxoan independentzia deklaratuta bazegoen ere, beranduago egin zen erreferenduma, eta indarrean 1991ko abuztuan sartu zen, egin beharreko tramite guztiak egin ondoren.

Botuen %93,2arekin izan zen onartua Lituaniako independentzia. Bozkatu zezaketenen artean, %76,5ak baiezkoa bozkatu zuten, eta beraz, bozkatu zezaketenen erdia erraz gaindituta, onartu zen lurraldearen independentzia.

Hilabete eskas lehenago gertatu zen «Urtarrileko sarraskia» deiturikoa. Estatu kolpe saiakera bat izan zen, urtarrilaren 11a eta 13a bitartean militar sobietarren aldetik. Ordurako independentismoa geroz eta hedatuagoa zegoen herrialdean, eta Lituaniako «adierazpen independentistaren aktaren» erantzun gisara gertatu zen sarraskia. Hamalau hildako eragin zituen sarraskiak eta 702 zauritu.