GAUR8
Gaur X urte

Gaur zortzi urte 150 pertsona hil ziren Bartzelona eta Dusseldorf arteko ibilbidea egiten ari zen hegazkinak lurra jo ostean

Gaur zortzi urte, 2015eko martxoaren 24an, Germanwingsen 4U9525 hegaldiaren hondamendia gertatu zen. Hegazkina bere bidetik desbideratu zen eta bortizki lurra jo zuen; txosten baten arabera, kopilotuak eragin zuen hegazkina beheratzea. 150 pertsona hil ziren.

Germanwingsen hegazkinak egin zuen ibilbidea, harik eta radarrek seinalea galdu zuten arte.
Germanwingsen hegazkinak egin zuen ibilbidea, harik eta radarrek seinalea galdu zuten arte. (WIKIMEDIA COMMONS)

Gaur zortzi urte, 2015eko martxoaren 24an, Germanwingsen 4U9525 hegaldiaren hondamendia gertatu zen. Hegazkina bere bidetik desbideratu zen eta bortizki lurra jo zuen. Germanwingsen hegazkina 09.41ean radarretatik desagertu zen, Bartzelona eta Dusseldorf arteko ibilbidea betetzen ari zela.

Airbus A320 hegazkina 144 bidaiarirekin eta tripulazioko 6 kiderekin ari zen bidaiatzen. Marseillako hego-ekialdean, Estatu frantsesean, hegazkina altuera galtzen hasi zen; abiadura beldurgarrian gainera. Radarrek galduta zuten lurra jo zuenean.

Europako abiazioak 2010eko hamarkadan izan duen hondamendirik larriena izan zen, eta Europar Batasunean kostu baxuko linea batean gertatutako lehen ezbeharra.

Europako aireko istripu eta gorabeherak ikertzen ditu BEA erakundeak (Bureau d’Enquêtes et d’Analyses), eta bere azken txostenaren arabera, istripua Andreas Lubitzak kopilotuak nahita egindako ekintza izan zen. Txostenaren arabera, kapitaina kabinatik atera zela aprobetxatu zuen Lubitzakek hegazkina manipulatzeko. Proventzako alpe frantsesetan erori zen hegazkina, Barcelonnette izeneko herri batetik gertu. 150 pertsonaren heriotza eragin zuen gertaera horrek.