GAUR8
Gaur X urte

Gaur 107 urte hil zen Heraclio Fournier, Gasteiz izena zabaldu zuen kartagilea

Gaur, uztailaren 28, 107 urte bete dira Heraclio Fournier Gasteizko karta ospetsuei izena eman zien firmaren sortzailea hil zela. Burgosen jaioa, 1870ean etorri zen Gasteizera eta handik gutxira «Vitoria» gaztelaniazko izena eman zuen ezagutzera bere karta sortan sartuz.

Heraclio Fournierren omenezko kartak.
Heraclio Fournierren omenezko kartak. (ARABAKO FOURNIER KARTA MUSEOA)

Heraclio Fournier Gonzalez karten fabrikatzailea gaur 107 hil zen Vichein, Okzitanian. Inprimategi txiki bat ireki zuen 1870ean plaza berrian eta haren karta sortetan ageri zen Gasteizen gaztelaniazko izen «Vitoria» nazioartean eman zuen ezagutzera, gaur arte iraun duten diseinuekin.

Burgosen jaio zen 1849an; aitonak, François Fournierrek, udalerri horretan finkatu zuen bizilekua 1785ean, frantziar Estatutik etorrita. Heraclioren anaietako batzuek ere karten fabrikazioan jardun zuten, Burgosko Fournier Hermanos markaren pean.

Fournier 1870ean etorri zen Gasteizera Burgostik, inprimategi txiki bat erosi zuelako. Toki horretan idazmahaiko objektuak saltzen zituen. Gainera, txartelak, etiketak, idazpuruak eta mota guztietako gaiak inprimatzen zituen litografia eta tipografia bidez.

1875. urte aldera, Heraclio Fournierrek karta sorta bat diseinatzeko agindu zien Marrazketa Eskolako Emilio Soubrier irakasleari eta Ignacio Diaz Olano margolariari. Handik urte batzuetara, 1889an, Augusto Riusek karta sorta hori birdiseinatu zuen, eta konpainiaren enblematikoena bilakatzea lortu zuen; gaur egunera arte iritsi da aldaketa gutxirekin. «Vitoria» izena zabaltzen lagundu zuen, karta sortarik gehienetan hiriaren izena sartu baitzuen bateko urrean.

Urte horretan bertan, hau da, 1889an, Heraclio Fournierrek brontzezko domina jaso zuen Parisko Mundu Erakusketan, bere karten diseinu eta kalitatearengatik.

Heraclio Fournier 1916ko uztailaren 28an hil Vichein, eta bere iloba Felix Alfarok hartu zuen bere gain enpresaren zuzendaritza. Ilobak karta bilduma famatua hasi zuen, gaur egun Arabako Fournier Karta Museoan.