Gaur 39 urte Indira Gandhi hil zuten bere bi bizkartzainek, 450 heriotzengatik mendekua hartuta
Indira Priyadarshini Gandhi 1917ko azaroaren 19an jaio zen, eta bere bi bizkartzainek 1984ko urriaren 31n hil zuten, New Delhin.
Indira Priyadarshini Gandhi 1917ko azaroaren 19an jaio zen, eta New Delhin hil zen, 1984ko urriaren 31n. Indiako lehen ministro gisa aritu zen lehen emakumea izan zen, 1966 eta 1977 artean, eta 1980tik landa berriro, hil zuten arte.
Gandhi Kongresuko Alderdiko buru ere izan zen 1959tik 1984ra. Jawaharlal Nehruren alaba eta oinordeko politikoa zen Indira eta, aitaren atzetik, Indiako lehen ministro karguan denbora gehien eman duen bigarren pertsona.
Indiako Visva Bharati eta Ingalaterrako Oxford unibertsitateetan ikasi zuen. 1938an Kongresuko Alderdian sartu zen eta hurrengo urteetan bere herrialdearen independentziaren aldeko borrokan parte hartu zuen.
Ghandik India eta Pakistanen arteko gatazka armatua kudeatu zuen, eta 1975ean, oposizioak kolokan jarri zuen bere agintea, eta larrialdi-egoera deklaratzea eta norbanakoaren askatasunak kentzea erabaki zuen; 1977an iritsi zen Indira Ghandiren porrota.
1980rako boterea berreskuratu zuen. Handik lau urtera, 1984ko ekainean, sij komunitatea suntsitzeko saiakera egin zuen sij tenplu bati eraso egiteko aginduz, Punjab eskualdean. 450 pertsona inguru hil ziren eraso horretan.
Haserre ziren sij jatorriko pertsonak. Urte horretako urriaren 31an, gaur 39 urte, Indira Ghandi New Delhin hil zuten sij jatorriko bere bi bizkartzainek.