GAUR 8

ikerl(h)ari bideo-podcasta egin du UEUk

UEUk ikerl(h)ari bideo-podcasta egin du ikertzaile euskaldun gazteen iritzia jasotzeko asmoz. Azaroan zabaltzen hasi diren lau kapituluetan komunitatea, euskara, zaintza eta etorkizuna gaiak landuko dituzte.

ikerl(h)ari bideo-podcasta egin du UEUk
ikerl(h)ari bideo-podcasta egin du UEUk (UEU)

UEUk urteak daramatza ikertzaile gazteen ikusgarritasuna areagotu, elkarlana sustatu eta euskarazko produkzio zientifikoa akuilatzen. Bide horretan egin ditu ehunka elkarrizketa, #Txiotesia lehiaketa, Ikergazte kongresua, Barredromoa eta Akademiatik plazara bezalako ekitaldi dibulgatzaileak. Orain, beste pausu bat eman eta azaroan argitaratuko ditu ikerl(h)ari bideo-podcasta eta ikertzaile aitzindariei buruzko bi dokumental.

Alde batetik, lau bideo-podcast grabatu dituzte ikertzaile gazte euskaldunekin gai hauek lantzeko: komunitatea, euskara, zaintza eta etorkizuna. Aurkezle lanak Unai Lertxundi Ferranek (Tolosa)egin ditu, Ingeniaritza Aplikatuan doktoregaia, azken Ikergazteko kongresuko batzorde dinamizatzaileko kidea eta UEUko bazkideak.

Azaroaren 16an euskara izango dute mintzagai Miren Aldasoro Lezea, Jone Amuategi Aulestiarte, eta Naia Laka Arrizubieta hizlariek

Azaroaren 23an Eider Saragueta Garrido eta Ander Prieto de Garay zaintzari buruz arituko dira.

Azaroak 29an etorkizuna izango da gaia, eta Jone Rubio Mazkiaran, Jon Egaña Huguet eta Aroia Burguete Mikeok hartuko dute parte.

Ikusgai eta entzungai izango dituzue plataforma hauetan oraingoz: Youtube-n , PeerTube-n, Ivoox-en eta Spotify-n.

Horrekin batera, Mari Luz Esteban antropologo feminista eta Jose Ramon Etxebarria ingeniariaren ibilbideak laburtzen dituzten bi ikus-entzunezko ere ekoiztu ditu. Azaroaren 14an eta 28an ikusiko dute argia.