Gaur 47 urte hil zen Arizmendiarrieta kooperatiben sortzailea
Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga Markina-Xemeinen jaio zen, 1915ean, eta 61 urte beteta hil zen, Arrasaten, ondare ederra utzita: Mondragon Korporazioko enpresa kooperatiboen sarea.
Jose Maria Arizmendiarrieta Madariaga Markina-Xemeinen sortu zen, eta Arrasaten eman zituen apaiz egin osteko urteak, 1976an, gaur 47 urte, zendu zen arte. 61 urte zituen.
Arizmendiarrietak sortu zituen kooperatibak Euskal Herritik mundura hedatu dira. Orotara 98 kooperatiba, zortzi fundazio, mutua bat, hamar estaldura-erakunde eta nazioarteko zazpi ordezkaritza dira gaur egun Mondragon Korporazioa osatzen dutenak. Lau arlo jorratzen dituzte: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza.
Arizmendiarrieta apaizgai zen Gasteizen 36ko bonba eta fusil hotsak hasi zirenean. Eusko Jaurlaritzak mugiarazi egin zuen. Euskaraz zekienez, ‘Eguna’ egunkari berrian idaztera bidali zuten. Bertan aritu zen tropa frankistek Bilbo hartu zuten arte. Atxilotu eta Burgosko artilleriaren erregimentura bidali zuten gerra amaitu bitartean.
Apaiz egin zenean, Arrasateko parrokiara bidali zuten. Han jarraitu zuen hil arte. Langilea zen, justizia sozialaren eta giza duintasunaren kontzientzia handia zuen, eta langileen eta komunitatearen onuna bilatu zuen ‘Arrasateko esperientzia kooperatiboa’ deitu zuen horretan.
Urtero milaka lagun joaten dira bertara, enplegua sortu eta mantentzeko Arizmendiarrietaren kooperatiben eredua aztertzera.