GAUR8
Gaur X urte

Pearl Harborko erasoak 82 urte bete ditu gaur

1941eko abenduaren 7an gertatu zen Pearl Harborko erasoa. Estatu Batuek Hawaii uharteetan zuten portu eta base militarra eraso zuen Japoniak. Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan kokatu behar da gertakaria, eta blokeo ekonomikoari erantzuteko gisa eraso zuen Japoniak portu hori. 2.403 soldadu eta Estatu Batuetako hiritartasuna zuten 68 pertsona hil ziren gutxienez.

Erasoa eman zen eguneko irudiak.
Erasoa eman zen eguneko irudiak. (Smithsonian Institution)

Estatu Batuetako portu eta base militar bat da Pearl Harbor, Hawaii uharteetan kokatua, eta gaurko egunez egin zen famatu, 1941eko abenduaren 7 goizean. Hain zuzen ere, Bigarren Mundu Gerran Japoniak bonbardatua izateagatik, blokeo ekonomikoaren erantzunez. Eraso horrek Estatu Batuak Bigarren Mundu Gerran sarrarazi zituen, ordura arte, aliatuei laguntza materiala soilik ematen baitzien.

Gaurko egunez Japoniako marina inperialak Pearl Harborko portuari gerra deklaratu gabe eraso zion. Kalte ugari ekarri zituen eraso horrek: 12 gerraontzi eta 188 hegazkin suntsitu ziren eta 2.403 soldadu eta Estatu Batuetako hiritartasuna zuten 68 pertsona hil ziren.

Erasoa Isoroku Yamamoto amiralak zuzendu zuen eta Bigarren Mundu Gerrako Pazifikoko kanpainari hasiera eman. Nahiz eta erasoak kalte ugari izan zituen, une horretan portutik kanpo zeuden hiru hegazkin-ontzi estatubatuarrek ez zuten kalterik jaso.

Prentsa estatubatuarrak traiziotzat hartu zuen abenduaren zazpian egindako eraso hura, eta elkartu ondoren gogor jo zion inperio japoniarrari. Japoniarrak Pearl Harborreko gudatik garaile irten ziren arren, 1945ean galtzaile izan ziren.