Duela 15 urte hartu zuen kargua Barack Obamak, AEBetako lehen presidente beltzak
Gaurko egunez bete dira 15 urte Barack Obamak AEBetako presidente kargua hartu zuenetik. Lehen pertsona beltza izan zen kargu horretara iristen zena eta, momentuz, baita bakarra ere.
2009ko urtarrilaren 20an egin zuten Barack Obamaren lehen inbestidura edo kargu-hartzea, Estatu Batuetako Konstituzioari egindako hogeigarren zuzenketaren xedapenei jarraiki. Estatu Batuetan izan den lehen presidente beltza da, baita bakarra ere.
Inbestidurak Barack Obamaren eta Joe Bidenen lau urteko agintaldiaren hasiera markatu zuen, hurrenez hurren, presidente eta presidenteorde gisa. Kargu hartze ekitaldiaren gaia «askatasunaren jaiotza berri bat» izan zen, Abraham Lincolnen jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko.
Inbestiduraren ekitaldi ofizialak urtarrilaren 17an hasi ziren, Pennsylvania, Delaware eta Marylanden geldialdiak eginez, Washington D. C.-ra iritsi aurretik. Ekitakdiak programatu zituzten Washingtonen 2009ko urtarrilaren 18tik 21era bitartean, hilaren 20ko kargu hartzea barne. Inaugurazio desfilea Pennsylvania etorbidean zehar egin zuten, Etxe Zuriaren parean.
Inaugurazio programa 10.00etan hasi zen, karguaren zinarekin eta eguerdian inaugurazio hitzaldiarekin Estatu Batuetako Kapitolioaren mendebaldeko frontean. Ikusleen behaketa gunea National Mall izan zen, nahiz eta 3. eta 4. kaleen arteko zumardi zati bat ez zen erreserbatu txartelak erosi zituztenentzat. Lyndon Johnsonen inbestiduran, 1965ean, errekorra lortu zuen 1,2 milioi laguntzailerekin, John F. Kennedyren hilketaren ondoren. George W. Bushen inbestidurara 300.000 pertsona baino ez ziren bertaratu.