GAUR8
Gaur X urte

Gaur 148 urte telefonoa patentatu zuen Alexander Graham Bell-ek

1876ko martxoaren 7an, gaur 148 urte, Alexander Graham Bell asmatzaile, zientzialari eta logopeda eskoziarrak telefonoa patentatu zuen Estatu Batuetan. Bi ordu geroago iritsi zen Elisha Gray asmatzailea, gailu berdinari buruzko idazkiarekin.

Graham Bell, New Yorketik Chicagorako linearen irekiera egunean.
Graham Bell, New Yorketik Chicagorako linearen irekiera egunean. (WIKIMEDIA)

1876ko martxoaren 7an, gaur 148 urte, Alexander Graham Bell asmatzaile, zientzialari eta logopeda eskoziarrak telefonoa patentatu zuen Estatu Batuetako Patenteen eta Marken Bulegoan, nahiz eta Antonio Santi Giuseppe Meucci italiarrari zor zaion asmakizuna. Hark teletrofono izena eman zion distantzian komunikatzeko gailu berriari.

Graham Bellek 1876ko martxoaren 7an patentatu zuen telefonoa, Washingtonen, 174.465 patente zenbakiaren bidez. Patenteak horrela definitu zuen asmakizuna: «Ahots-soinuak edo telegrafikoki beste soinu batzuk transmititzeko metodoa eta aparatua [...], ahots-soinu horrekin edo beste soinu batekin batera doan airearen bibrazioen antzeko uhinketa elektrikoak sortuz».

Egun hartan gertaera anekdotiko bat izan zen: Elisha Gray asmatzaileak beste idazki bat aurkeztu zuen asmakizun horri buruz, egun berean eta Graham Bellek bere patente-eskaera eman zuen bulego berean, baina bi ordu geroago egin zuen, G. Bellek bere helburua lor zezan.

Graham Bell-en garaitik gaur arte, telefono bidezko elkarrizketak ez dira eten. Estatu Batuetan, behin bakarrik izan zen isilune erabatekoa: 1922ko abuztuaren 6an, 75 urte bete baino bi egun lehenago hil zen Alexander Graham Bell-en omenez.