GAUR8

‘Murutik Etxaguenera’ Gorbeiako historiara gerturatzeko ibilbidea antolatu dute larunbaterako

Iraganerako bidaia proposatzen duen ibilbidea antolatu dute Gorbeiako Parke Naturalean larunbaterako, bertan bizi izan ziren komunitateen bizimoduak ezagutzeko. Karobiak, errota zaharrak eta memorian gorde diren istoria bitxiak dira proposamenaren osagaietako batzuk iraganaz hitz egiten duten parajeak bisitatuz.

HIlaren 16an izango da jarduera Gorbeiako Parke Naturalean, 10.30ean hasita
HIlaren 16an izango da jarduera Gorbeiako Parke Naturalean, 10.30ean hasita (Arabako Parke Naturalak)

Arabako Parke Naturalen jardueren agendak ibilbide historiko bat proosatu du datorren larunbaterako Gorbeian. Zubialde ibaiaren inguruan bizi izan ziren komunitate txikien bizimodua gogoratuko du jarduerak.

Muruko errota zaharberritua, antzinako karobia eta Magdalena baselizaren aurriak izango dira ibilbide horren hiru ardatz nagusiak.

Bidaiak izango duen geldiunetako batean, errota zaharren funtzionamendua ikusi eta ulertu ahal izango dute parte hartzaileek. Beste geldialdi bi egingo dituzte antzinako karobi batean eta erlategi batean, Gorbeiak milaka urtez gorde duen jardun batera gerturatzeko.

Ibilbidearen beste protagonista nagusi bat Magdalena ermita da. Bertako aurrien aurrean, inguruan gordetzen den istorio bitxia ezagutuko dute.

Hiru ordu eta proposamen gehiago

Hamar urtetik gorako lagunei zuzenduta, «txikia-ertaina» kalifikazioko zailtasuna du. Hiru orduz luzatuko da, 10.30ean Parratxiko aparkalekutik hasita. Parte hartzeko Gorbeiako Parke Naturaleren webguneko atal honetan eskuragarri dagoen formularioa bete behar da.

Apirilean, bestalde, zuhaitz zaharrak izango dira jardueren protagonistak, baita anfibioak eta poetak ere.