Duela hiru urte hil zen Mercedes Colas, frankismoak eta Argentinako diktadurak errepresaliatua
Gaur 3 urte hil zen Mercedes Colas Irisarri «Porota» 95 urterekin. Bere bizitza luzean frankismoaren errepresioa eta diktadura jasan behar izan zituen, baita Rafael Videlak 1976ko martxoaren 24ko estatu-kolpearen ondoren Argentinan ezarritako izua ere.
2021eko apirilaren 21ean hil zen Mercedes Colas Irisarri de Meroño «Porota». Argentinan jaioa, 1925ean, bi urte zituela familiarekin Nafarroara migratu zuen. Hamaika urte zituela, Lodosako faxistek bere aita igeltsero eta anarkista fusilatu zuten. Hamaika urterekin, herriko plazan ilea larru-arras moztu zioten, eskarnio publiko gisa, «gorri baten» alaba zelako.
1939. urtean, 14 urte besterik ez zituen arren, Argentinara bueltatu zen bere ama Honorata eta bi neba-arrebekin, heriotza mehatxuen beldur. 19 urterekin Francisco Meroñorekin ezkondu zen. Berarekin, 1946an bere alaba izan zuen, Alicia Norma Meroño.
1978ko urtarrilaren 5ean, militar argentinarrek alaba bere etxean bahitu zuten, Buenos Airesko Hiri Autonomoko Benito Juarez 4285 kalean, 31 urte zituela. Oraindik desagertuta dago.
«Eraman zutenean, sei hilabete eman nituen leihotik begira, alaba noiz itzuliko zain, eta senarra eta biok elkarrekin irteten baginen, ohar bat uzten genuen non geunden esanez, beti espero genuelako itzultzea», esan zuen elkarrizketa batean.
8 hilabete beranduago, beste familia tragedia bat jasan ondoren, Mercedes Colasek Maiatzaren Plazako Amak biltzen diren tokira hurbildu zen, lehendabizikoz osteguneroko martxan parte hartuz. Geroztik, Maiatzeko Plazako ametako bat izan zen, eta elkarteko lehendakariordea izan zen.