GAUR8

Zeinu hizkuntzari buruzko ikastaro bat eskainiko du Aiarako Kuadrillak

Gizartea sentsibilizatu, pertsona gorrek egunerokoan dituzten oztopoak gainditu eta harremanak erraztea helburu duen ziklo bat abiaraziko du Airako Kuadrillak Amurrion. Hitzaldi eta ikastaro zikloan izena emateko epea zabaldu dute.

Ekainean izango dira saioak, Amurrioko Kultur Etxean.
Ekainean izango dira saioak, Amurrioko Kultur Etxean. (Aiarako Kuadrilla)

Herritarrak sentsibilizatzeko eta pertsona gorrek euren eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten oztopoak gainditzeko, sentsibilizazio saioak eta keinu-hizkuntzaren ikastaro bat antolatu ditu Aiarako Kuadrillak.

Ekainean izango dira saioak, Amurrioko Kultur Etxean, astelehenero, arratsaldeko ordutegian, 17.00etatik 19.30era. Plaza mugatuak ditu ekimenak, horregatik jarduera bietan parte hartzeko 677 56 62 89 telefono zenbakira deitu behar da, 9.00etatik 14.00etara. Maiatzaren 29an itxiko dute izena emateko epea.

«Erakundeak nahi du herritarrak jabetu daitezela pertsona gor sinatzaileen komunitatearen berezko kultura-ezaugarriez, oinarrizko gizarte harremanak sor daitezen eta oinarrizko lexiko-errepertorio bat eskura dezaten, haien egunerokotasuna zuzenean ulertzeko eta integratzen lagundu ahal izateko», adierazi du Encina Castresana Kuadrillako presidenteak.

Izan ere, antolakuntzatik nabarmendu dute hitzaldi eta ikastaroaren bidez petsona gorren errealitatea erakutsi nahi dutela. Herritar guztiei irekita, keinu hizkuntzan lehen urratsak emateko suposatzen duen aukera azpimarratu dute.

«Kolektibo horren egoerari buruzko informazioa, prestakuntza eta senstibilizazioa hasierako urratsak dira herritarrak kontzientziatzeko eta pertsona horiek erabat gizarteratzeko beharrezkoak diren gizarte-aldaketetan partaide izan daitezen», azaldu dute ohar batean.