GAUR8
Gaur X urte

Gaur 147 urte jaio zen Elgetan Zoila Askasibar ekintzaile errepublikazalea

Gaur 147 urte jaio zen Elgetan Zoila Askasibar ekintzaile errepublikazalea, 1977ko ekainaren 27an. Zerbitzaile gisa joan zen Madrilera lanera eta editora izaten amaitu zuen, 40 behargin inguru zituen inprimategia zuzentzen.

Gaur 147 urte jaio zen Zoila Askasibar.
Gaur 147 urte jaio zen Zoila Askasibar. (WIKIMEDIA)

Zoila Askasibar Elgetan jaio zen, 1977ko ekainaren 27an. Gazte zela Madrilera joan zen zerbitzatzera, eta Manuel Alama Montes ‘Alrededor del mundo’ izeneko aldizkari ilustratuaren editorearen etxean aritu zen lanean. Editorea, baina, denbora gutxira hil zen, zerbitzari elgetarrak hartu zuen inprimategiaren ardura.

Enpresa 40 bat langile izatera iritsi zen, eta askotariko argitalpenak inprimatzen zituzten. Inprimategiaren 1931ko iragarki batek honakoa zioen: «Imprenta Zoila Ascasibar. Tirada handiko liburu eta aldizkarietako espezialitatea. Inprentako eta koadernaketako lan mota guztiak egiteko makina modernoak ditu». Askasibarrek zuzendu zuen negozioa, harik eta 1936ko estatu-kolpeak ixtera behartu zuen arte.

Errepresio frankistaren erruz, Askasibarrek bere independentzia eta askatasuna galdu zituen, beste emakume askatzaile askok bezala. Salamancako memoria historikoaren dokumentazio zentroan agertu zen fitxa batek jasotzen du errepublikaren aldekoa zela Askasibar, eta agintari frankistek begiz jota zutela.

Baina inprimatzaile errepublikazalearen bizitzari buruzko informazioa inprenta ixtearekin batera lausotzen da, 1936an. Garrantzia handiko emakumea izan bazen ere, historiak ezkutatuta izan du duela gutxi arte.