Hamar eraikuntza txiki zaharberritzeko laguntzak emango ditu Arabako Foru Aldundiak
Kultur ondare diren elementu txikien babeserako laguntzak eman ditu Arabako Foru Aldundiak. Guztira, hamar proiektu daude, iaz baino lau eghiago, eta zaharberrituak izango diren tipologia ezberdineko elementuen artean, lau errota, abelbide bat, pasabide bat edo hilerri bat daude.
Tipologia ezberdineko hamar elementu txikiren zaharberritze proiektuak lagunduko ditu Arabako Furu Aldundiko Kultura Sailak. Zubi bat, lau errota, abelbide bat, hilerri bat, pasabide bat eta iturri bat daude kultura ondare diren eraikuntza txikiak kontserbatu edota zaharberritzeko laguntzen onuradunen artean.
Arabako Foru Aldundiak zehaztu duenez, deialdiaren bidez, erakundeak egitasmo hoien kostuaren %69,66 hartzen du bere gain. Iaz baino lau egitasmo gehiago sartu dira laguntzen lerro berrian.
Sendadianoko zubiaren berrikuntza lanak egingo dira ekimen honi esker. Horren ondoan, Bovedako errota birgaitzeko lanak daude, Hermuko abelbidearen konponketaren bigarren fasea, Murgiko errotaren teilatua, hormak eta atea daude laguntzak jaso dituzten egitasmoen zerrendan, baita Caicedo Sopeñako uharkaren zaharberritzeko proiektua ere.
Miñaogutxiko hilerriaren konponketa, Erretes Lantenoko Molinchin errotaren birgaitze proiektua eta Lapuebla de Labarcako Kale Nagusiko pasabidearen sendotze eta argiztatze lanak dira Aldundiaren finantzaketari esker aurrera eramango diren beste bi proiektuak, eta Untzillako Itxurrondo iturriaren egokitze lanek eta Lukiaonoko errotaren zaharberritze proiektuak ixten dute laguntzak jasoko dituzten hamar proiektuen zerrenda.