GAUR8
Gaur X urte

Gaur hamar urte, AirAsiako 8501 hegaldiak istripua izan zuen

2014ko abenduaren 28an, gaur hamar urte, AirAsiako 8501 hegaldia ez zen helmugara iritsi: desagertu egin zen. Bi egunetara aurkitu zituzten hegazkinaren soberakinak eta hainbat gorpu.

Istripua izan zuen hegazkina, 2014ko apirileko irudi batean.
Istripua izan zuen hegazkina, 2014ko apirileko irudi batean. (WIKIMEDIA)

2014ko abenduaren 28an, gaur hamar urte, AirAsiako 8501 hegaldiaren Airbus A320-216 hegazkina Indonesiako Internacional Juanda aireportutik abiatu zen 05.24an. Singapurreko Nazioarteko aireportua zuen helmuga, baina ez zen iritsi. 155 bidaiari eta eskifaiako 7 kidek bidaiatzen zuten bertan, eta 07.24an haiekin koktaktua galdu zen, hegazkina Javako itsasoaren gainetik zihoala, Belitung uhartearen inguruko uretan.

Baldintza metereologikoak txarrak ziren, eta hegazkinak ezohiko igoera bat egin behar izan zuen. Gelditu egin zen, ordea, eta ezin izan zuen oreka berreskuratu.

Bilaketa eta erreskate operazioak Indonesiako Abiazio Zibileko Agintaritzaren zuzendaritzapean egin ziren. Bilaketa bertan behera utzi zen abenduaren 28ko 19.45ean, iluntasuna eta eguraldi txarra zirela eta, hurrengo egunean berriro hasteko. Pangkal Pinangen bilaketa-ahaleginak koordinatzeko eragiketa-zentro bat ezarri zen.

Desagerpena baieztatu eta gutxira, Indonesiako Bilaketa eta Erreskate Agentzia Nazionalak zazpi itsasontzi eta bi helikoptero zabaldu zituen Belitung eta Kalimantaneko kostaldeetan, bidaiariak bilatzeko.

Abenduaren 30ean, Indonesiako Gobernuak baieztatu zuen hegazkinaren arrastoak eta gorpuzkiak aurkitu zituztela Javako itsasoan, hegazkinarekin azken kontaktua izan zuen lekutik 10 kilometrora. Komunikazio Ministerioak adierazi zuenez, AirAsiaren logotipoa identifikatu zuten aurkitutako objektu batzuetan, eta berrogei gorpu berreskuratu zituzten.