GAUR8
Gaur X urte

Boris Jeltsinek Putinen eskuetan utzi zuen presidentetza gaur 25 urte

Duela 25 urte, 1999ko abenduaren 31n, Vladimir Putinek Errusiako presidente bilakatu zen, Boris Jeltsinen lekukoa hartuta. Gaur egun presidentea da eta, konstituzioan aldaketa egin ostean, 2036ra luzatu ahal izango du presidentetza.

Boris Jeltsin presidentetza-ikurra Putini ematen.
Boris Jeltsin presidentetza-ikurra Putini ematen. (Kremlin | Wikimedia Commons)

Vladimir Putin Errusiako presidente bilakatu zen 1999ko abenduaren 31n, gaur duela 25 urte, Boris Jeltsin lehen presidentearen ondoren.

Abokatua, politikaria eta intelijentzia-zerbitzuko ajente ohia da Vladimir Vladimirovitx Putin, de facto Errusia Batua alderdi politikoaren buruzagia. 2000 urtetik 2008ra Errusiako Federazioko presidentea izan zen, baita 2012az geroztik ere. Gobernuko presidente ere izan da, 1999tik 2000ra arte eta, berriz ere, 2008tik 2012ra.

Segurtasun Zerbitzu Federaleko (SFS) zuzendaria eta Segurtasun Kontseiluko idazkaria izan zen, 1999ko abuztuan lehen ministro izendatu aurretik. Jeltsinek kargua utzi ondoren bitarteko presidente izendatu zuten eta lau hilabete baino gutxiago geroago erabat hautatua izan zen.

2004an berriro aukeratua izan zen; orduan, konstituzioan, presidente izateko muga bi agintaldi jarraian zenez, lehen ministro izan zen 2008tik 2012ra, Dimitri Medvedev presidente zela. Presidentetza-mugak gorabehera, 2012an itzuli zen presidentetzara, eta 2018an eta 2024an berriro hautatu zuten. 2021eko apirilean, erreferendum baten ondoren, zuzenketa konstituzionalak egin zituzten, beste bi aldiz berriz hautagai izateko aukera emango zion zuzenketa bat barne, eta horrek 2036ra arte luzatu ahal izango zuen presidentetza.