GAUR8
Gaur X urte

Gaur 100 urte jaio zen Raul Sendic politikari eta gerrillari uruguaiarra

100 urte dira gaur Raul Sendic politikari eta gerrillari uruguayarra jaio zenetik. Besteak beste, Uruguaiko Alderdi Sozialistako kide izan zen eta, gerora, baita Nazio Askapenerako Mugimendua gerrilla taldeko sortzaileetakoa ere. Kartzelan izan zen, horregatik, amnistiari esker kaleratu zuten arte.

Sendicen busto baten irudia.
Sendicen busto baten irudia. (WIKIMEDIA COMMONS)

Gaur bete da mendea Raul Sendic politikari eta gerrillari uruguayarra jaio zenetik. 100 urte beteko lituzke gaur, baina 64 urte zituela hil zen, 1989ko apirilaren 28an, alboko esklerosi amiotrofikoak jota.

Sendic Flores departamentuan jaio en, Uruguain, 1925eko martxoaren 16an, eta Parisen hil zen. Uruguaiko Alderdi Sozialistako kide izan zen garai batean, baina gerora alderdi hura uztea erabaki zuen, hartutako bidearekin bat egiten ez zuelako.

Halaber, Artigasko Azukrearen Langileen Batasunaren sorreran parte hartu zuen. 1962ko hauteskundeetan, Uruguaiko Herritar Batasuna alderdiak garaipenik lortu ez, eta borroka armatuaren bideari heltzea erabaki zuen Sendicek. Horretarako, Uruguaiko Nazio Askapenerako Mugimendua gerrilla-taldea sortu zuen, gaur egun Tupamaroen gerrilla izenaz ezagutzen dena.

Talde armatuak hainbat ekintza burutu zituen. 1972an Sendic atxilotu zuten, eta bizi arteko espetxe-zigorra ezarri zioten, baina aske gelditu zen Julio Maria Sanguinetti presidentea gobernuan zen artean haren gobernu taldeak emandako amnistia-legeari esker, 1985ean. Behin aske gelditu zenean, demokraziari, legeari eta konstituzioari men egingo ziela zin egin zuen.