Itsas-izotz zabaleraren minimo historikoa erregistratu zen otsailean
Itsas-izotza mundu mailan ematen ari den berotze orokorraren erakusle da. Aurtengo otsailean bataz besteko izotz-zabalera baino %8 gutxiago zegoen, eta hori kezkagarria da, izotz hori berriro sortzeko arazoak egon daitezkeelako. Izotza eguzkitik datorren beroa islatzeko gai da, eta hori gabe munduak berotzen jarraituko du.
Munduko itsas-izotzaren zabalerak minimo historikoa erregistratu zuen otsailean, Copernicus behatoki klimatiko europarrak ezagurtzera eman zuenez. Mundua bero bolada etengabe bat jasaten ari da. Ipar Poloan bataz besteko tenperaturak 11 graduak gainditu ditu.
Mundu mailako itsas-izotzak, hau da, izozten den eta gainazalean flotatzen duen ozeanoko urak, 16,04 milioi kilometro koadroko gutxieneko hedadura errekorra lortu zuen otsailaren 7an.
Europako zaintza-zerbitzuaren datuen arabera, orain arte erregistratutako hirugarren otsailik beroena izan zen.
«Azken bi urteetan erregistratutako tenperaturen joera ikusi da 2025eko otsailean», esan zuen Samantha Burgessek, Copernicus monitore klimatikoak zuzentzen duen Epe Ertainerako Iragarpen Meteorologikoen Europako Zentroko kideak. «Mundu beroago batean bizi gara, eta horren ondorioetako bat itsas-izotzaren urtzea da», aipatu zuen.
Izotz-estaldura murrizteak inpaktu larriak ditu denboran zehar kliman, pertsonetan eta ekosistemetan, ez bakarrik poloetan, baita mundu mailan ere.
Elurra eta izotza islatzaileak dira eta ispilu batek bezala eguzkiaren energia espaziora botatzen dute berriro. Haiek gabe, itsasoko urak xurgatzen du energia hori eta berotze globalaren erritmoa bizkortzen da.
Artikoan izotz-estaldura martxora arte hazi egiten da, orduan hasten baitira tenperaturak igotzen. Aurten, otsailean izotz zabalera hileko bataz bestekoa baino %8 txikiagoa izan da. Horrek kezka sortu du izotzaren birsortzean galerak eman daitezkeelako.
Bero-bolada
Oro har, mundu mailan, otsaila industriaurreko garaia baino 1,59 gradu beroagoa izan zen, Copernicusen arabera, eta abendutik otsailera bitarteko aldia erregistratutako bigarren epelena izan zen.
Ipar Amerikan, Ekialdeko Europan eta Asiako ekialdeko eremu handietan tenperaturak batez bestekoaren azpitik egon ziren bitartean, Txile eta Argentinako iparraldean, Australiako mendebaldean eta Estatu Batuetako eta Mexikoko hego-mendebaldean batez bestekoa baino beroagoak izan ziren.
Tenperaturak bereziki altuak izan ziren Zirkulu Artikoaren iparraldean, non batez besteko tenperaturak 4 gradutan gainditu ziren. Ipar Polotik gertu dagoen eremu batean ohi baino 11 gradu gehiago erregistratu ziren.
Zientzialariek espero zuten El Niño fenomeno atmosferikoak 2024ko urtarrilean goia jo ostean, La Niña hozteko fasera aldatuko zela klima, baina beroak handitzen jarraitu duenez eztabaida sortu da, eta adituek uste dute La Niña ahula izan dela eta seguruen laister amaituko dela.