GAUR8 - mila leiho zabalik

Bisita gidatuak eta Tutanhamoni buruzko erakusketa, Arabako arkeologia jardunaldietan

Europako Arkeologia Jardunaldien barruan, Arabako Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzuak hainbat jarduera antolatu ditu hilaren 17tik 19ra, ondare arkeologikoari balioa emateko. Biisita gidatuak eta Tutankhamonen oroimena daude egitarauan, besteak beste.

Iruña-Veleiako aztarnategia, arxtiboko irudian. (Juanan RUIZ | FOKU)

Hilaren 17tik 19ra, Europako Arkeologia Jardunaldiak ospatuko dira Gasteizen, Foru Aldundiko Museoen eta Arkeologiaren Zerbitzuak antolatuta. Ondare arkeologikoari balioa ematea da ekimenaren atzean dagoen helburu nagusietako bat, eta bide horretan adin ezberdinentzako jarduerak antolatu dituzte.

Aztarnategien bista gidatuez gain, egitarauak Tutankhamonen hilobiaren aurkikuntzaren mendeurrena gogoratuko duen erakusketa zabalduko da, besteak beste.

Topaketak ostiralean (hilak 17) hasiko dira, hain zuzen ere, Egiptoko enperadore ezagunaren figuraren inguruan. “Tutankhamon, 100 urteko lilura. Egiptorako eta Ekialdde Ertainerako espedizioak” izeneko erakusketaren irekierarekn. Larunbatean, Arkaiako termen ikustaldi gidatua izango da Miguel Lozaren eskutik 10.00etan, eta ordu bi beranduago Iruña-Veleiaren bisita gidatua izango da, Kulturaliaren esku.

«Europako Arkeologia Jardunaldiek botere publikoak eta arkeologiako protagonistak animatzen dituzte ondare arkeologikoari balioa ematera, eta Europako Kontseiluko kide diren herrialde guztietan arkeologiako protagonisten sare bat eratzen laguntzen dute», adierazi dute antolatzaileek ohar batean.

Topaketekin, bestalde, Europako kutltura aberastasunaz eta aniztasunaz kontzientziatu eta arkeologiari ikusgarritasuna eman nahi diete.