26 ENE. 2023 Gaur X urte Orain dela hiru urte Kobe Bryant Lon Angeles Lakers taldeko legenda hil zen 2020ko urtarrilaren 26an hil zen helikoptero istripu batean. Inoizko saskibaloi jokalaririk onenetako bat izan zen. 20 urtez jokatu zuen Los Angeles Lakers taldean, 2016an erretiroa hartu zuen arte. Hemezortzi aldiz jokatu zuen All Star izarren arteko partida. Los Angelesen dagoen Kobe Bryanten mural bat. (Ringo CHIU | EUROPA PRESS) Orain dela hiru urte hil zen Kobe Bryant Los Angeles Lakerseko saskibaloi jokalari estatubatuarra. 2020ko urtarrilaren 26an hil zen helikoptero istripu batean, beste lau pertsonarekin batera. 20 urtez talde horretan aritu zen kirolari mitiko bat izan zen, 2016an erretiroa hartu zuen arte. Mamba Negra ezizenez da ezaguna, eta liga profesionaleko talde batek inoiz fitxatutako jokalaririk gazteena izan zen 17 urte zituela, 1996an. NBAko historian puntu gehien saskiratu zituen laugarren jokalaria zen. Horrez gain, bederatzi aldiz osatu du urteko defentsako boskotea, eta 11tan NBAko lehen boskote onenean izendatua izan da. Urrezko bi domina irabazi ditu Olinpiar Jokoetan AEBekin, 2008an Pekinen, eta 2012an Londresen. Hemezortzi aldiz jokatu zuen All Star izarren arteko partida. Horietatik birritan izendatu zuten finaleko jokalaririk onena, eta 2008an txapelketako onena. 33.643 puntu saskiratu zituen, 7.047 errebote jaso, eta 6.306 asistentzia eman. Partida bateko saskiratze kopururik handiena 81 puntutan du, Toronto Raptorsen aurkako lehian lortu zuen. Horrez gain, 24 partidatan 50 tantotik gora lortu zituen. Los Angeleseko hiriak "Kobe Bryant Eguna" ezarri zuen 2016ko abuztuaren 24an talde horretan jantzi zituen bi dortsalengatik (24/8). 2003an 19 urteko neska batek bortxatzea leporatu zion. Auzia 2005ean amaitu zen, bi aldeen arteko judizioz kanpoko akordio ekonomiko batekin.