31 ENE. 2023 Gaur X urte Pompidou zentroa inauguratu zuten Parisen, 1977an 1977an, Pompidou zentroa inauguratu zuten Parisen. Georges Pompidou presidentearen eta Claude emaztearen proiektua izan zen. Arte moderno eta garaikideko nazioarteko museo bat, liburutegi publiko erraldoi bat, industria sortzeko zentro bat eta musika sortzeko beste zentro bat bildu nahi izan zituzten eraikin bakar batean. Pompidou zentroa, Parisen. (Sadak Souici | EUROPA PRESS) GAUR8 Diziplina guztiek elkarrekin harremana izatea bilatu zuten Pompidou zentroaren bultzatzaileek, baita artistek eta publikoak ere. Sortzen eta garatzen ari diren arteak babestea, eta pentsatzeko eta eztabaidatzeko askatasuna defendatzea ere helburu zituzten George Pompidou presidente frantsesak eta Claude haren emazteak.1972an hasi ziren eraikitzen, Parisen, Renzo Piano eta Richard Rogers arkitekto gazteen zuzendaritzapean. Georges bi urte geroago hil zen eta ezin izan zuen zentroa bukatuta ikusi. Claude Pompidou bai, irekiera ekitaldian izan zen Valery Giscard d’Estaing presidente berriarekin batera.Hasieratik maite izan du jendeak zentroa. Zaleak, adituak, jakinminak bultzatutako paristarrak eta atzerritarrak… Diotenez, kultur makina honek denei mugitzen die zerbait barrenean. Ez da alferrik bost monumentu paristar bisitatuenetako bat. Pazientziaz osatutako arte moderno eta garaikidearen bilduman 120.000 obra daude gaur egun. Joseph Beuys, Louise Bourgeois, Annette Messager, Joan Miró, Yves Klein, Frida Kahlo eta Vassily Kandinskyren lanez goza daiteke, bertzeren artean.Jaiotzatik bertatik diseinatu ditu Pompidouk espreski haur eta gaztetxoentzako ekintza eta erakusketak. Artea praktikatzeari eta artistarekin topatzeari, bi balioei ematen die garrantzia. Parisetik harago, Metz, Malaga, Brusela eta Shanghain ere presente dago. Bazkideekin batera eraikitzen du 5 eta 10 urte bitartean irauten duten proiektuetan, tokiko berezitasun eta esperantzei erantzunez.