08 FEB. 2023 Gaur X urte GALek Bixente Perurena eta Angel Gurmindo hil zituen Hendaian 1984ko otsailaren 8an hil zituen Hendaian bizi ziren bi iheslari politiko GAL-ek. Auto bat agertu zen Aizpurdi kalean, eta metrailetaren tiroz hil zituzten Bixente Perurena ‘Peru’ eta Angel Gurmindo ‘Stein’. Bixente Perurena eta Angel Gurmindori 2009an egindako omenaldia (Kazeta) GAUR8 Gaur 39 urte hil zituen GALek Hendaian Bixente Perurena Telletxea, ‘Peru’, errenteriarra eta Angel Gurmindo Lizarraga, ‘Stein’, Olaztikoa, bizilekutzat zuten Hendaia herrian. Iheslari politikoak ziren bi kideak, eta Hendaian bizitzen urteak zeramatzaten ordurako. Otsailak 8an, arratsaldeko 19.50ak inguruan elkartu ziren bi kideak, susmoak zituzten polizia jarraitzen ari ote zitzaien. Eta Hendaiako Aizpurdi kalean hitz egiten zeuden bitartean, Espainiako matrikula zeukan auto bat agertu zen, eta metrailetarekin tiroka hasi zen. Momentuan hil ziren bi iheslariak, eta GAL-ek bere gain hartu zuen ekintza.GAL siglek ‘Grupos Antiterroristas de Liberacion’ esan nahi dute, hau da, Askapenerako Terrorismoaren aurkako Taldeak esan nahi du. Espainiako Gobernuko aparatu politiko eta polizialetatik zegoen bideratua eta 1980ko hamarkadan egin zituen atentatuak. 1984ean giro politiko nahasia zegoen Euskal Herrian, urte odoltsuak izan ziren. Gainera, 84aren buelta hasi zen frantziar Estatua espainiarrarekin kolaboratzen ETAko kideak harrapatzeko; asko eta asko Lapurdi, Behe Nafarroan edota Zuberoan baitzeuden iheslari politiko gisa. Datu ofizialen arabera, urte horretan GALek 11 euskal herritar hil eta beste horrenbeste zauritu zituen.