22 FEB. 2023 Gaur X urte Duela 23 urte Fernando Buesa eta haren bizkartzaina hil ziren ETAren atentatu batean 2000. urteko otsailaren 22an Gasteizko erdigunean lehertutako bonba autoaren eztandaren ondorioz hil ziren Fernando Buesa PSEko buruzagi ohia eta legebiltzarkidea eta haren bizkartzaina zen Jorge Diez ertzaina. 2000ko urteko artxiboko irudi bat, Buesaren bonba-autoa sutan dagoela. (E. OTXOA) Gaur 23 urte pasatu dira Fernando Buesa PSEko buruzagi ohia eta legebiltzarkidea eta haren bizkartzain Jorge Diez ertzaina ETAren atentatu batean hil zirela. Bonba autoak arratsaldeko laurak eta berrogei minututan egin zuen eztanda Gasteizko Agirre Miramon kalean. Buesak etxetik alderdiko egoitzara egunero egiten zuen ibilbide bera, eta ez zuen ohiturarik segurtasun neurri berezirik hartzeko. Ustez, ETAk bonba autoa jarri zuen Nieves Cano eta Agirre Miramon kaleko bidegurutzean eta diputatu sozialista ondotik pasatu zenean leherrarazi zuten bonba. Buesa PSEko Arabako idazkari nagusia zen orduan, Lakuako lehendakariorde eta Hezkuntza sailburu, Arabako ahaldun nagusi eta Eusko Legebiltzarrean PSE bozeramaile ere izana zen, eta Jorge Diaz bizkartzaina 27 urteko gasteiztarra zen. Lizarrako Akordioaren erabateko haustura ekarri zuen ekintza hark. 1998ko irailaren 12an izenpetu zuten Lizarrako akordioa Euskal Herriko 23 alderdi politikok, sindikatuk eta herri mugimenduk. Egun batzuetara, ETAk su etena iragarri zuen. 1999. urtearen amaierako, ordea, akordioa pitzatzen hasia zen, jasotako konpromisoak betetzeko zailtasunak zirela eta. 2000ko urtarrilean ETAk atentatua egin zuen eta Buesa eta Diezena etorri zen geroago. Lizarrako Akordioaren erabateko haustura izan zen.EUsHeriotzak gertatu eta 23 urtera, Lakuako Gobernuko talde parlamentario guztietako ordezkariek gogoratu dituzte aurten Buesa eta Diez, Gasteizen egindako lore eskaintza batean.